Asteburu honetan ez da liga jardunaldirik egon Espainiako selekzioa jolasten zuelako. Bitartean fitxaketa zurrumurruak ez dira gelditzen eta azken orduetan Albeldaren izena atera da Barça-ko fitxaketa aukera bezala. Valentziako jokalaria taldeko presidentearekin haserretu egin da bere kontratua berritzearekin arazoak agertu direlako. Egoera horrela jarraituz gero, Barça-k erasora joko luke jokalariaren zerbitzuekin egiteko, dena den, seguruena Albelda Valentzian jarraitzea da.

Albelda
Beste aldetik, Cristiano Ronaldoren izena egunero agertzen da egunkarietan eta badirudi hurrengo urtean ez duela Manchester United-en jarraituko. Hala ere, Real Madrid ere fitxatu nahi du eta badirudi Barça baino aukera gehiago dituela, baina ikusi beharko da azkenean zer gertatzan den.