Champions leaguetik eliminatua eta Real Madrilen aurka berdindu ondoren, taldea zalantzaz beteta iristen zen liga jardunaldi honetara. Partidua Huelvan jolastu zen, Recreativo, ligako errebelazioaren aurka. Azkenean dena ondo atera zen, eta Barçak 0-4 irabazi zuen. Goleatzaileak Eto'o (2), Zambrotta eta Messi izan ziren.
Beste alde batetik, aipatzekoa da, Eto'o eta Messiren susperraldia beraien lesioen ondoren. Erasoan elkarrekin jolasten direnean, ronaldinhorekin bat, Barçak nabari du eta oraindik ez du partidurik galdu hiru jokalari hauek elkarrekin jolasten dutenean. Espero dugu horrela jarraitzea.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario