domingo, 25 de marzo de 2007

FITXAKETA ZURRUMURRU BERRIA: ALBELDA

Asteburu honetan ez da liga jardunaldirik egon Espainiako selekzioa jolasten zuelako. Bitartean fitxaketa zurrumurruak ez dira gelditzen eta azken orduetan Albeldaren izena atera da Barça-ko fitxaketa aukera bezala. Valentziako jokalaria taldeko presidentearekin haserretu egin da bere kontratua berritzearekin arazoak agertu direlako. Egoera horrela jarraituz gero, Barça-k erasora joko luke jokalariaren zerbitzuekin egiteko, dena den, seguruena Albelda Valentzian jarraitzea da.



Albelda



Beste aldetik, Cristiano Ronaldoren izena egunero agertzen da egunkarietan eta badirudi hurrengo urtean ez duela Manchester United-en jarraituko. Hala ere, Real Madrid ere fitxatu nahi du eta badirudi Barça baino aukera gehiago dituela, baina ikusi beharko da azkenean zer gertatzan den.

lunes, 19 de marzo de 2007

27. JARDUNALDIKO EMAITZA

Champions leaguetik eliminatua eta Real Madrilen aurka berdindu ondoren, taldea zalantzaz beteta iristen zen liga jardunaldi honetara. Partidua Huelvan jolastu zen, Recreativo, ligako errebelazioaren aurka. Azkenean dena ondo atera zen, eta Barçak 0-4 irabazi zuen. Goleatzaileak Eto'o (2), Zambrotta eta Messi izan ziren.


Beste alde batetik, aipatzekoa da, Eto'o eta Messiren susperraldia beraien lesioen ondoren. Erasoan elkarrekin jolasten direnean, ronaldinhorekin bat, Barçak nabari du eta oraindik ez du partidurik galdu hiru jokalari hauek elkarrekin jolasten dutenean. Espero dugu horrela jarraitzea.

miércoles, 14 de marzo de 2007

BARÇA-KO FITXAKETA ZURRUMURRUAK

Egun hauetan fitxaketa zurrumurruak agertzen ari dira munduko aldizkari guztietan. Hauetarik garrantzitsuenak hauek dira:

ALTA ZURRUMURRUAK

-Cristiano Ronaldo (Manchester United)



-Lampard, Terry, Robben eta Drogba (Chelsea)



-Henry (Arsenal)



-Alves (Sevilla)



-Chivu (Roma)



-Trezeguet (Juventus)



-Palacio (Boca Juniors)



-Diego Milito eta Gabi Milito (Zaragoza)



-Abidal (Ol. Lyon)






BAJA ZURRUMURRUAK

-Ronaldinho (Milan edo Chelsea)
-Messi (Inter)
-Eto'o (Chelsea)
-Thuram (Marsella edo Arsenal)
-Puyol (Milan)
-Marquez (Milan)
-Xavi (Manchester United)
-Belletti (Milan)
-Saviola (Sevilla, Espanyol, Real Madrid...)
-Deco (Chelsea)
-Rijkaard (entrenatzailea) (Milan)


Zurrumurru guzti hauek arruntak dira denboraldiko garai honetan, baino gero oso gutxi betetzen dira, batenbat betetzekotan.

martes, 13 de marzo de 2007

AUERKEZPENA













Kaixo denoi! Donostiako 20 urteko mutil bat naiz eta fc bartzelonako zalea naiz. Blog honen bitartez, talde honen inguruko berriak eta bitixikeriak aipatuko ditut eta espero dut zuen gustukoa izatea.


Agur eta ongi etorriak izan denok!!! BISCA BARÇA!