martes, 29 de mayo de 2007

DENA BERDIN

Ba azkeneko aldiz idatzi nuenetik (ez dut denbora librerik izan azkeneko egunetan), gauzak berdin jarraitzen dute. Barçak bi partidu irabazi ditu, 0-6 Atletico de Madrid-en aurka eta 1-0 Getaferen aurka eta Real Madrilek ere, Recreativo eta Deportivoren aurka.

Orain bakarrik 2 jardunaldi geratzen dira eta Barçak biak irabazi beharko ditu eta Real Madrid-ek punturen bat galtzea bere partiduetan, liga irabazi nahi baldin badu.

miércoles, 16 de mayo de 2007

LIGA AIREAN

Kopatik eliminatuak izan ondoren, liga konpetizio bakarra bezala gelditu zen. Barça buruan zegoen eta bere eskuetan zuen liga irabaztea. Asteburuan ordea, egoera hau guztiz aldatu zen. Barça-k, Camp Nou-n berdindu zuen azkeneko minutuan gola jasoz eta Real Madrid-ek irabazi egin zuen. Orain Real Madrid da buruan Barça-rekin bat, baina golaverage-ari esker liderra da eta Barça-k jadanik ez du liga bere eskuetan. Orain, Real madrid galtzea edo berdintzea itxaron behar da eta Barça-k partidu guztiak irabaztea.

Beste alde batetik, afizioa gogorki kritikatu ditu jokalariak eta entrenatzailea. Hau ez zait batere egokia iruditzen, taldea une onetan zein txarretan animatu behar delako.


BISCA BARÇA!!!!

viernes, 11 de mayo de 2007

LOTSAGARRIA

Atzo, maiatzak 10, Barçak denboraldiko partidurik txarrena jokatu zuen. 5-2-ko abantaila zeukan eta 4-0 galdu egin zuen, tamalgarria. Espero dut zerbait egitea eta hau konpontzea, bestela azkenean liga ere galduko dute.

Animo barça!!! liga irabazi behar da!!!

viernes, 4 de mayo de 2007

FITXAKETA ZURRUMURRU BERRIAK

Astearte honetan Chelsea futbol taldea Champion league-etik eliminatua izan zen, honen ondorioz, zurrumurru asko agertu dira talde horretako jokalari onenen inguruan. Horrela, Terry, Robben, Essien edo Lampard Barça-k fitxatu ditzazkeela esan dute. Aste honeta zehar beste zurrumurru bat agertu da, Klose, Werder Bremen-eko aurrelaria. Dena den, badirudi azkenean Werder Bremen-en jarraituko duela 2008. arte.

Besta alde batetik, esan beharra dago, bihar, Barça-k Errealaren aurka jolasten duela Anoetan eta aurreko jardunaldian 1-0 irabazi zuela Levanteren aurka Eto'o-ren gol bati esker.

jueves, 26 de abril de 2007

Al-AHLY 0-4 BARCELONA

Barçak Egiptora joan zen lagunarteko partidu bat jolasteko. Emaitzan ikusten denez, partidu erreza izan zen, maila gutxiagoko talde baten aurka. Berri garrantzitsuenak Bojan Krkic-en debuta eta gola izan ziren.

Partidu honen ondoren, espero dugu ligan antzeko emaitza bat lortzea eta sailkapeneko buruan mantentzea.

jueves, 19 de abril de 2007

ERREGE KOPA: BARCELONA 5 - 2 GETAFE

Izugarrizko partidua eta izugarrizko golak. Hoberena ikustea:


lunes, 16 de abril de 2007

30. JARDUNALDIKO EMAITZA

1-0 88. minutuan Fernando Navarro bere atean sartutako gola. Horrela laburtu daiteke partiduan zehar pasatako sufrimendua. Azkenean garrantzitsuena 3 puntuak eta Sevilla eta Real Madrilen porrotak. Azkenean jardunaldi borobila, baina gauzak horrela jarraituz gero sufritu beharko du Bartzelona.

Beste alde batetik, Ronaldinho berriz entrenatzen hasi da 4 egun entrenatu gabe egon eta egondako kritika guztien ondoren. Espero dugu azkar forman jartzea eta taldeari lagundu ahal izatea.

lunes, 9 de abril de 2007

29. JARDUNALDIKO EMAITZA

Jardunaldi guztiz txarra; Barçak, Zaragozaren aurka galdu zuen eta Real Madrilek irabazi zuen Osasunaren aurka, beraz orain Real Madrid taldea 2 puntutara ipintzan da. Eskerrak, Valentzia eta Sevilla ez zutela irabazi, bestela Sevilla buruan ipiniko zen eta Valentzia asko hurbildu.

lunes, 2 de abril de 2007

28. JARDUNALDIKO EMAITZA

28. jardunaldi honetan, barçak etxean jolasten zuen Deportivoren aurka. Emaitza 2-1 izan zen. Partidua momentu guztietan barçaren aldekoa izan zen eta 2-0 irabazten joan ziren, baina defentsako hutsegite baten ondoren Deporrek gola sartu zuen. Azkenean emaitza ez zen aldatu eta hiru puntuak etxean gelditu ziren.


Beste alde batetik, aste hau oso iskanbilatsua izan da Ronaldinhoren erruz. Italiatik egunero argitaratzen dute hurrengo urtean Milanen jokatuko duela eta horren erruz Barçako zaleak oso urduri egon dira. Dena den, azkenean badirudi denak zurrumurru hutsak direla eta Ronaldinho Barçan jokatuko duela hurrengo denboraldian baina futboleko munduan esan ohi den bezala: inoiz ez dakizu gertatu daitekeena.

domingo, 25 de marzo de 2007

FITXAKETA ZURRUMURRU BERRIA: ALBELDA

Asteburu honetan ez da liga jardunaldirik egon Espainiako selekzioa jolasten zuelako. Bitartean fitxaketa zurrumurruak ez dira gelditzen eta azken orduetan Albeldaren izena atera da Barça-ko fitxaketa aukera bezala. Valentziako jokalaria taldeko presidentearekin haserretu egin da bere kontratua berritzearekin arazoak agertu direlako. Egoera horrela jarraituz gero, Barça-k erasora joko luke jokalariaren zerbitzuekin egiteko, dena den, seguruena Albelda Valentzian jarraitzea da.



Albelda



Beste aldetik, Cristiano Ronaldoren izena egunero agertzen da egunkarietan eta badirudi hurrengo urtean ez duela Manchester United-en jarraituko. Hala ere, Real Madrid ere fitxatu nahi du eta badirudi Barça baino aukera gehiago dituela, baina ikusi beharko da azkenean zer gertatzan den.

lunes, 19 de marzo de 2007

27. JARDUNALDIKO EMAITZA

Champions leaguetik eliminatua eta Real Madrilen aurka berdindu ondoren, taldea zalantzaz beteta iristen zen liga jardunaldi honetara. Partidua Huelvan jolastu zen, Recreativo, ligako errebelazioaren aurka. Azkenean dena ondo atera zen, eta Barçak 0-4 irabazi zuen. Goleatzaileak Eto'o (2), Zambrotta eta Messi izan ziren.


Beste alde batetik, aipatzekoa da, Eto'o eta Messiren susperraldia beraien lesioen ondoren. Erasoan elkarrekin jolasten direnean, ronaldinhorekin bat, Barçak nabari du eta oraindik ez du partidurik galdu hiru jokalari hauek elkarrekin jolasten dutenean. Espero dugu horrela jarraitzea.

miércoles, 14 de marzo de 2007

BARÇA-KO FITXAKETA ZURRUMURRUAK

Egun hauetan fitxaketa zurrumurruak agertzen ari dira munduko aldizkari guztietan. Hauetarik garrantzitsuenak hauek dira:

ALTA ZURRUMURRUAK

-Cristiano Ronaldo (Manchester United)



-Lampard, Terry, Robben eta Drogba (Chelsea)



-Henry (Arsenal)



-Alves (Sevilla)



-Chivu (Roma)



-Trezeguet (Juventus)



-Palacio (Boca Juniors)



-Diego Milito eta Gabi Milito (Zaragoza)



-Abidal (Ol. Lyon)






BAJA ZURRUMURRUAK

-Ronaldinho (Milan edo Chelsea)
-Messi (Inter)
-Eto'o (Chelsea)
-Thuram (Marsella edo Arsenal)
-Puyol (Milan)
-Marquez (Milan)
-Xavi (Manchester United)
-Belletti (Milan)
-Saviola (Sevilla, Espanyol, Real Madrid...)
-Deco (Chelsea)
-Rijkaard (entrenatzailea) (Milan)


Zurrumurru guzti hauek arruntak dira denboraldiko garai honetan, baino gero oso gutxi betetzen dira, batenbat betetzekotan.

martes, 13 de marzo de 2007

AUERKEZPENA













Kaixo denoi! Donostiako 20 urteko mutil bat naiz eta fc bartzelonako zalea naiz. Blog honen bitartez, talde honen inguruko berriak eta bitixikeriak aipatuko ditut eta espero dut zuen gustukoa izatea.


Agur eta ongi etorriak izan denok!!! BISCA BARÇA!