martes, 29 de mayo de 2007

DENA BERDIN

Ba azkeneko aldiz idatzi nuenetik (ez dut denbora librerik izan azkeneko egunetan), gauzak berdin jarraitzen dute. Barçak bi partidu irabazi ditu, 0-6 Atletico de Madrid-en aurka eta 1-0 Getaferen aurka eta Real Madrilek ere, Recreativo eta Deportivoren aurka.

Orain bakarrik 2 jardunaldi geratzen dira eta Barçak biak irabazi beharko ditu eta Real Madrid-ek punturen bat galtzea bere partiduetan, liga irabazi nahi baldin badu.

miércoles, 16 de mayo de 2007

LIGA AIREAN

Kopatik eliminatuak izan ondoren, liga konpetizio bakarra bezala gelditu zen. Barça buruan zegoen eta bere eskuetan zuen liga irabaztea. Asteburuan ordea, egoera hau guztiz aldatu zen. Barça-k, Camp Nou-n berdindu zuen azkeneko minutuan gola jasoz eta Real Madrid-ek irabazi egin zuen. Orain Real Madrid da buruan Barça-rekin bat, baina golaverage-ari esker liderra da eta Barça-k jadanik ez du liga bere eskuetan. Orain, Real madrid galtzea edo berdintzea itxaron behar da eta Barça-k partidu guztiak irabaztea.

Beste alde batetik, afizioa gogorki kritikatu ditu jokalariak eta entrenatzailea. Hau ez zait batere egokia iruditzen, taldea une onetan zein txarretan animatu behar delako.


BISCA BARÇA!!!!

viernes, 11 de mayo de 2007

LOTSAGARRIA

Atzo, maiatzak 10, Barçak denboraldiko partidurik txarrena jokatu zuen. 5-2-ko abantaila zeukan eta 4-0 galdu egin zuen, tamalgarria. Espero dut zerbait egitea eta hau konpontzea, bestela azkenean liga ere galduko dute.

Animo barça!!! liga irabazi behar da!!!

viernes, 4 de mayo de 2007

FITXAKETA ZURRUMURRU BERRIAK

Astearte honetan Chelsea futbol taldea Champion league-etik eliminatua izan zen, honen ondorioz, zurrumurru asko agertu dira talde horretako jokalari onenen inguruan. Horrela, Terry, Robben, Essien edo Lampard Barça-k fitxatu ditzazkeela esan dute. Aste honeta zehar beste zurrumurru bat agertu da, Klose, Werder Bremen-eko aurrelaria. Dena den, badirudi azkenean Werder Bremen-en jarraituko duela 2008. arte.

Besta alde batetik, esan beharra dago, bihar, Barça-k Errealaren aurka jolasten duela Anoetan eta aurreko jardunaldian 1-0 irabazi zuela Levanteren aurka Eto'o-ren gol bati esker.

jueves, 26 de abril de 2007

Al-AHLY 0-4 BARCELONA

Barçak Egiptora joan zen lagunarteko partidu bat jolasteko. Emaitzan ikusten denez, partidu erreza izan zen, maila gutxiagoko talde baten aurka. Berri garrantzitsuenak Bojan Krkic-en debuta eta gola izan ziren.

Partidu honen ondoren, espero dugu ligan antzeko emaitza bat lortzea eta sailkapeneko buruan mantentzea.

jueves, 19 de abril de 2007

ERREGE KOPA: BARCELONA 5 - 2 GETAFE

Izugarrizko partidua eta izugarrizko golak. Hoberena ikustea:


lunes, 16 de abril de 2007

30. JARDUNALDIKO EMAITZA

1-0 88. minutuan Fernando Navarro bere atean sartutako gola. Horrela laburtu daiteke partiduan zehar pasatako sufrimendua. Azkenean garrantzitsuena 3 puntuak eta Sevilla eta Real Madrilen porrotak. Azkenean jardunaldi borobila, baina gauzak horrela jarraituz gero sufritu beharko du Bartzelona.

Beste alde batetik, Ronaldinho berriz entrenatzen hasi da 4 egun entrenatu gabe egon eta egondako kritika guztien ondoren. Espero dugu azkar forman jartzea eta taldeari lagundu ahal izatea.